Programak

"Ur Partzuergoa ezagutu" programa

Nori zuzenduta dago?

Herritar guztiei zuzendutako programa: partikularrak, familiak, talde antolatuak, etab. Arrigorriagako Beteluri eta Sestaoko Galindoko instalazioak bisitatuko dira.

Zergatik garatu programa hau BBUPren instalazioetan?

Programa honen helburua da garapen iraunkorrerako balioak sortzea, ura bezalako baliabide natural bat hobeto ezagutuz eta ulertuz. Horretarako, instalazio hauetan jarraitzen diren prozesuak ezagutaraziko dira:

  • Beteluriko edateko uren tratamendurako estazioa (Arrigorriaga)
  • Galindoko hondakin-uren araztegia (Sestao)
  • Unibertsitateko Sifoia (Bilbo)

Soilik bisita Beteluriko EUT eta Galindoko HUA bisita konbinaturako, instalazioetara eramateko, Bilbotik irten (eta toki berera itzultzen den) autobusa jarriko da.

Zein da bisitaren iraupena?

Bisita konbinatuaren kasuan, bisitaren iraupena, lekualdaketa barne, 4 ordukoa da.

Unibertsitateko sifoiaren kasuan, ordu 1 inguruko iraupena du.

Zer ordutegian bisita daiteke?

Bisita larunbat goizetan egiten da, irailetik ekainera.

Bisita konbinatua: Irteera 10:00etan da, Hurtado de Amezagatik, Abandoko tren geltoki kanpoan dagoen "La Parada de Bilbao" taberna ondoan. Itzulera jatorrizko lekura da, 14:00etan.

Sifoiko bisita: Lehenengo bisita 10:00etan izango da eta bete ezkero, bigarren bat egingo da 11:30etan.

Zein instalazio bisita daitezke?

Bisitak konbinatuan honako instalazioak ikusten dira:

  • Beteluriko Edateko Uren Tratamendurako estazioa (Arrigorriaga)
  • Galindoko Hondakin-Uren Araztegia (Sestao)

Beste bisita: 

  • Unibertsitateko Sifoia (Bilbo)

Zein hizkuntzatan egin daiteke bisita?

Bisitak euskaraz zein gazteleraz egin daitezke.

Zein da partaideen gehieneko kopurua?

Bisitarako gehienez 25 parte-hartzaile izango dira. Hala ere, antolatzaileek bisitaldia bertan behera uzteko eskubidea izango dute, gutxieneko parte-hartzaile kopurura iristen ez bada, bisita beste egun batera birprogramatuz.

Zein da bisitaren prezioa?

Bisitak doakoak dira. Garraioa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren esku dago.