Programak
Talde antolatuentzako eta elkarteentzako programa
Nori zuzenduta dago?
Antolatutako taldeei zuzendutako programa: erakundeek antolatutako txangoak, emakumeen gelak, adinekoen taldeak, hainbat motatako elkarteak, helduen etengabeko irakaskuntzarako zentroak eta eskola-taldeei eskola-egunetan arreta emateko programan sartzen ez diren beste edozein pertsona-talde.
Zergatik garatu programa hau BBUPren instalazioetan?
Programa honen helburua da garapen iraunkorrerako balioak sortzea, ura bezalako baliabide natural bat hobeto ezagutuz eta ulertuz. Horretarako, instalazioetan jarraitzen diren prozesuak ezagutaraziko dira, baita gure eguneroko bizitzan uraren zikloan ingurumen-inpaktuak nola sortzen diren ere, arreta berezia jarriz uraren kontsumo arduratsuari eta saneamendu-sistemen erabilera arduratsuari.
Zein da bisitaren iraupena?
Instalazio bakoitzaren bisitak 2 ordu inguruko iraupena du, baina taldearekin egun berean bi instalazio bisitatzea posible da, uraren hiri-zikloa sakonago ezagutzeko. Kasu horretan, bisitaren ordutegia beharretara egokituko litzateke.
Zer ordutegian bisita daiteke?
Talde antolatuentzako eta elkarteentzako programa irailetik ekainera egingo da, astelehenetik ostiralera.
3 ordu-tarte egongo dira bisitak egiteko (taldearen edo bisitatu beharreko instalazioen beharren arabera egokitu daitezke):
- 10:00-12:00
- 12:00-14:00
- 15:00-17:00
Zein instalazio bisita daitezke?
Taldeak instalazio bat bisitatzea edo bi instalazio egun berean konbinatzea erabaki dezake, uraren hiri-zikloa sakonago ezagutzeko. Kasu horretan, bisitaren ordutegia beharretara egokituko litzateke.
Hauek dira bisitatu daitezkeen instalazioak:
- Beteluriko EUT
- Galindoko HUA
- Unibertsitateko sifoia
- Undurragako presa eta by-passa
- Ordunteko presa
- Basatxuko EUT
- Garaizarreko EUT
- Berriatuako EUT (Laster)
- San Kristobaleko EUT (Laster)
- Sollanoko EUT (Laster)
- Gartxetako EUT
- Arriandiko HUA
- Elorrioko HUA (Laster)
- Gorlizeko HUA
- Gueñeseko HUA
- Lekeitioko HUA
- Mungiako HUA
- Muskizko HUA (Laster)
- Ondarroako HUA
- La Muerako HUA
- Lamiaraneko HUA
- Bakioko HUA (Laster)
- Santurtziko ekaitz-andela
- Etxebarriko ekaitz-andela
Zein hizkuntzatan egin daiteke bisita?
Bisitak euskaraz zein gazteleraz egin daitezke.
Zein da partaideen gehieneko kopurua?
Bisita bakoitzerako gehienezko kopuru bat dago: 30 pertsona, Galindon eta Betelurin. Gainerako instalazioetan 25 pertsona, betiere irakasleak barne. Jarduera hobeto egiteko, taldeak 15 lagunetik gorakoak badira, 2 azpitaldetan banatuko dira, aldi berean 2 bisita eginez, jarduera berberak eginez, baina ordena desberdinean.
Zein da bisitaren prezioa?
Bisitak doakoak dira, baina instalazio bakoitzerako garraioa ez dago sartuta; beraz, zentro bakoitzak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren instalazioetara joateko aukeratutako garraiobidea ordaindu beharko du.
* Galindoko HUAren kasuan, metroz joan ezkero, bertatik instalaziora sartzea erraztuko da.