Unibertsitateko sifoia
Azpiegitura honen helburua da Bilboko eskuinaldetik ezkerraldera, hondakin-ur guztiak eramatea, Deustuko Unibertsitatearen eta Arte Ederren Museoaren parean. Bi putzu bertikal eta itsasadarraren azpiko luzetarako sekzio bat dira. Altuera desberdintasunak sifoi efektua eragiten du hondakin-uraren garraioan.
- Bisitaren iraupena
- ordu 1 inguru
- Eskuragai
- Astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan. 12 urtetik gorako umeentzat. Banakako bisita hileko bigarren ostiralean.
- Bisitarien gehieneko kopurua
- 25