Ordunteko presa
Menako Aranean dago, Burgoseko probintziaren iparraldean. 1934an eraiki zuten Ordunte eta Cerneja ibaien urak biltzeko. 139 ha-ko azalera hartzen du, eta 22 hm3 ur atxikitzeko ahalmena du. Urtegiaren erabilerak batez ere hornidurarako dira. Energia sortzeko ere erabiltzen da, eta batzuetan aisialdirako edo arrantzarako.
- Bisitaren iraupena
- 2 ordu inguru
- Eskuragai
- Astelehenetik ostiralera
- Bisitarien gehieneko kopurua
- 25