Galindoko HUA

Sestaotik kanpo dago, “Urbinaga” metro geltokitik gertu eta Galindo ibaiaren ondoan. Bere funtzioa Bilboko metropoli-eremuko etxeko eta industriako hondakin-urak biltzea da saneamendurako, gure ibaien, Itsasadarraren eta hondartzen ahalik eta ingurumen-egoera naturalena berreskuratzeko. HUAren barruan bisita-pabiloia dago.

Bisitaren iraupena
2 ordu inguru
Eskuragai
Astelehenetik ostiralera, ikastetxeak eta taldeak. Larunbatetan, "Ezagutu Ur Partzuergoa" programaren bidez.
Bisitarien gehieneko kopurua
30